XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori dela eta, Winstonen lehen oroitzapenak Irlandako hiriburuarekin lotu ziren.

Azkenean, 1884an egoera bere onera itzuli zen eta Londresera bueltatu ziren.

Gurasoek etxean denbora askorik ematen ez zutenez, zaintzaile baten esku utzi zuten semea.

Everest anderea izan zen urte haietan berataz arduratu zena, eta Churchill txikiak oso maite izan zuen.

Urte asko pasatakoan ere, beti eraman ohi zuen soinean berarentzat ama bezalakoxea izan zenaren argazkia, eta zoriontasun keinu batekin hitz egiten zuen urte garratz haiek gozatu zizkion emakumeari buruz.

Hala ere, ezin izan zuen luzaroan egon Mistress Everestekin.

Zazpi urte zituela, barnetegi batera bidali zuten gurasoek.

Bertan egon zen bitartean ez zuen harreman onik izan ikaskideekin eta mutur-joka aritzen zen haiekin.

Hori gutxi balitz, hango zuzendari sadikoak sarritan jipoitzen zuen.

Horregatik, egunen batean hara joan eta gizon hari jasotako guztiak itzuliko zizkiola zin egin zuen.

Hamar urte beranduago saiatu zen helburu hori betetzen, baina irakaslea hilda zegoela jakinarazi zioten.

Pasadizo honek Churchillen burugogorkeriaren eta nortasun setatiaren berri ematen du.